ATSC estandarrak

ATSCren erabilera munduan estandar ofizial gisa (kolore laranja).Telebista sistemen banaketa munduan.

Advanced Television Systems Committee (ATSC) estandarrak lur, kable edo satelite sareen bidez telebista digitalaren transmisiorako estandar amerikar multzoa dira. NTSC estandar analogikoaren ordezkoak dira neurri handi batean eta estandar hori bezala, batez ere Estatu Batuetan, Mexikon, Kanadan eta Hego Korean erabiltzen dira.[1]

ATSC estandarrak 1990eko hamarkadaren hasieran garatu zituen Grand Alliance-k, elektronika- eta telekomunikazio-enpresen partzuergoak, gaur egun HDTV izenarekin ezagutzen denaren zehaztapen bat garatzeko. Estandarrak Telebista Sistema Aurreratuen Batzordeak (ATSC) administratzen ditu orain.

  1. «ATSC, DTMB, DVB-T/DVB-T2 e ISDB-T - Televisión Digital Terrestre (TDT)» es.dtvstatus.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search